Ostatu Reserva 2019


Zentzudun Ardoak

Bilakaera eta berezitasuna. 50 urte baino gehiago dituzten mahastietatik eskuratutako tempranilloa, Samaniegoko mendebaldeko zonaldeko mazeletan lekutuak, goizeko eguzkipean heldua. Aniztasunaren eta bilakaeraren arteko oreka perfektua, ardo haragitsu eta dotorea dakarrena.

  • Uzta: 2019
  • Uztaren kalifikazioa: bikaina
  • Botilaratzea: 2021ko apirilan
  • Ekoizpena: 14.500 botila 75 cl.
Erosi Ostatu Reserva 2019

Dastatze oharrak


  • Pikota bizia, distira purpuraduna. Usain bizi eta nabarmena, fruitu helduekin (aran gorri eta beltzak, gereziak, masustak). Lore-eragin gorri eta moreak, ukitu baltsamikoa apunte espeziatu gozo batzuekin.
  • Tempranilloaren izaeraren adierazpen handia. Ahoan freskoa da, zalaba, mamitsua eta garraztasun zeinu oso onarekin. Ondo egituratua eta indartsua, pixka bat markatutako tanino erakargarriekin eta barietatearen iraunkortasun oso ona.

Mahastigintza


  • Familia Sáenz de Samaniego.
  • 100% tempranillo bariatatea
  • Samaniegoko mendebaldean kokatutako mahastietako mahatsak, hegoaldera ematen duten malda txikietan daudenak. Karedun zoru buztintsu eta harri-koskorren nahaketa, oso pobreak. Lur azpiko egitura lurrezko eta harkaitz zuriko hainbat geruzaz osatua dago.
  • 50 urtetik gorako mahastiak.
  • Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo/ha.
  • Inausketa basorako sisteman.
  • Ekoizpena: 5.000 kg/ha
  • 15 kiloko kutxetan eskuz egindako mahats-bilketa, urriak 2 eta 3 bitartean.

Lanketa


  • Aldez aurreko aukeraketa mahastian bertan, upeltegira mahatsik onenak baino ez dira iristen.
  • Txorten-kentze arina pikorra ez kaltetzeko eta ostean zanpatu gabe.
  • Hartzitu aurreko beratzea hotzean.
  • Hartzidura alkoholikoa edukiera txikiko depositu herdoilgaitzean 19 egunez, 28ºko gehienezko Tª n.
  • Erremontatzeak eta talastatzeak hartziduraren dentsitatearen araberakoak.
  • Hartzidura malolaktikoa haritz frantsesez egindako barrika berrian egiten da. Bertan 16 hilabete inguru ematen ditu hazi eta fintzeko.
  • Ardoari ez zaio inolako egonkortze prozesurik egin, hortaz, jalkinen bat izan dezake.
<< Itzuli Zentzudun Ardoetara

Beste ardoak

Ostatu Reserva gustatu bazaizu, ardo hauek begiztatu beharko zenituzke :

Ostatu Crianza

Ostatu Crianza


Irakurri gehiago
Ostatu Gran Reserva

Ostatu Gran Reserva


Irakurri gehiago
Menditto de Ostatu

Menditto de Ostatu


Irakurri gehiago

Ostatu Txokoa

Bat egin gure familiarekin!

Personas escuchando las explicaciones sobre el vino de Ostatu

Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.