Ostatu Gran Reserva 2011
Zentzudun Ardoak
Uztako berezitasuna Tempranillo eta graziana erabatekoa. Samaniegon dauden uzta handietako ahalmenaren isla dotorea. 24 hilabetez upelean onduta. 5 hilabetez harizko terreinan eta hiru urte baino gehiago botilan. Horrela, bizitza luzea duen ardo dotore eta lurrintsua eskuratzen dugu, azidotasun eta freskotasun itzelarekin.
- Uzta: 2011
- Uztaren sailkapena: bikaina
- Embotellado: septiembre de 2014
- Ekoizpena: 4.200 botila
Mahastizaintza eta enologia
- Sáenz de Samaniego Familia
- 85% tempranillo barietatea eta 15% graciano barietatea
- El Rincón mahastia, 1045an landatuta.
- Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
- Baso-sistemako inausketa.
- Ekoizpena: 1.5 kg/cepa
- Eskuzko mahats-bilketa 15 kg-ko kutxetan, urriaren 11an.
Mahastia eta orografia
Samaniegoko El Rincón mahastiaren mahatsarekin eginda, 600 metroko altitudean eta hegoaldera begira dagoen malda. Buztin-lurrak, oso pobreak eta hego-mendebaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Lanketa
Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira.
Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko. Hartzitu aurreko beratzea hotzean.
Alkohol-hartzidura tanga txikian, 21 egunez eta, gehienez, 28°C-ko tenperaturan. Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-dentsitatearen arabera.
Hartzidura malolaktikoa haritz frantsesaren zurezko upel berrietan egiten da eta han igaroko du, finatzen, 24 hilabetean zehar. Gero, haritzezko beste kupel handi batean egongo da, 5 hilabetean zehar.
Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.
Klimatologia
Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.
- Euria: 441,7 litro
- Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 6,9ºC, Gehieneko tenperatura 17,4ºC eta batezbesteko tenperatura 11,6ºC
- Egun euritsuak: 97
- Batezbesteko hezetasuna: 14,46ºC
Beste ardoak
Ostatu Gran Reserva 2011 gustatu bazaizu, ardo hauek begiztatu beharko zenituzke :
Ostatu Txokoa
Bat egin gure familiarekin!
Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.