Ostatu Crianza 2018


Zentzudun Ardoak

Oreka eta berrikuntza. Tempranillo, grazian, mazuela eta garnatxa bidez eratutako izaera eta gorpuzdun ondua, 25 eta 50 urte bitarteko dituzten mahastietatik eskuratua. Samaniegoko tempranilloaren izaera bereziaren isla irmoa.

 
  • Uzta: 2018
  • Uztaren sailkapena: oso ona
  • Botilaratze-data: 2020ko apirilan
  • Ekoizpena: 85.469 botellas de 75 cl. / 3.718 magnum de 150 cl.
Erosi Ostatu Crianza 2018

Dastatze-oharrak


Kolore errubi-gorrikoa tonu ubelekin, intentzitate onarekin. Usain garbia eta bizia, Usain bizia, fruitu helduen ukituak nagusia direla (erregaliza eta masusta beltz).

Ahoan egitura onarekin, luzea eta oso mamitsua. Frantziako haritzaren oroipen apalak nabarmentzen dira esne-nota erakargarriekin. Ardo biribila, tanino nobleekin.

Mahastizaintza eta Enologia


  • Sáenz de Samaniego Familia.
  • 90% tempranillo barietatea, 10% graziano, mazuelo eta garnatxa
  • 25 eta 50 urte bitarteko mahatsondoak.
  • Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
  • Inausketa: zati bat baso-sistema eta bestea kordoi bikoitzekoa.
  • Ekoizpena: 5.500 kg/ha
  • Eskuzko mahats-bilketa , karga txikiko atoietan , urriaren 16tik 26ra bitartean.

Mahastia eta orografia


Samaniegon, 580 metroko batezbesteko altitudera, kokatutako mahastietako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak eta harkoskorrak bateratzen dira; kolore gorri-horia. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.

Lanketa


Hartzitu aurreko beratzea hotzean.

Alkohol-hartzidura tanga txikian, 18 egunez eta gehienez, 26º-ko tenperaturan.

Hartzidura malolaktikoa altzairu herdoilgaitzezko tangan.

Ardoa ez da egonkortze- prozesuaren menpe jartzen.

Klimatologia


Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.

  • Euria: 734,8 litro
  • Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 8ºC, Gehieneko tenperatura 18,39ºC eta batezbesteko tenperatura 12,65ºC
  • Egun euritsuak: 149
  • Izotz goizak: 31
  • Lurzoruaren batezbesteko tenperatura: 13,72ºC
Deskarga ezazu Ostatu Crianza 2018ren orri osoa (PDF) << Itzuli Zentzudun Ardoetara

Beste ardoak

Ostatu Crianza 2018gustatu bazaizu, ardo hauek begiztatu beharko zenituzke :

Ostatu Crianza 2016

Ostatu Rosé 2019


Irakurri gehiago
Ostatu Blanco 2020

Ostatu Blanco 2020


Irakurri gehiago
Ostatu Blanco Gran Reserva 2013

Ostatu Blanco Gran Reserva 2013


Irakurri gehiago

Ostatu Txokoa

Bat egin gure familiarekin!

Personas escuchando las explicaciones sobre el vino de Ostatu

Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.