Ostatu Blanco Gran Reserva 2013


Zentzudun Ardoak

Egiten Jakin. 30-80 urte bitarteko mahasti zaharretatik eskuratutako biura eta malbasia bidez eratutako Erreserba Handiko Ardo Zuria. Ardo fresko eta fruta zaporekoa da, izaera handikoa.

 
  • Uzta: 2013
  • Uztaren sailkapena: ona
  • Botilaratua: 2014ko azaroan
  • Ekoizpena: 2.688 botila
Erosi Ostatu Blanco Gran Reserva 2013

Dastatze-oharrak


Kolore horikoa, urre-kolore distiratsu arinarekin. Bere usaimena fina da, bizia eta sakona, almendra freskoak, hezur-fruitu zuri leunak, orejoiak, ezti-zuri ukitua, elorri zuria eta karamelua gogora ekartzen dizkigun lurrinekin. Ahoan mamitsua da, dotorea eta freskoa, garraztasun oso onarekin, zeinak bizitza luzatuko dion hainbat urtez.

Mahastizaintza eta enologia


  • Sáenz de Samaniego Familia.
  • 85% viura barietatea eta 15% malbasia.
  • 50 urte baino gehiagoko mahatsondoak.
  • Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
  • Baso-sistemako inausketa.
  • Ekoizpena: 6.300 kg/ha
  • Urteroko mahats-bilketa, karga txikiko atoietan, irailaren 26 eta 27an..

Mahastia eta orografia


Samaniegon, 580 metroko altitudera, kokatutako mahasti zaharrenetako eremu garaietan hartutako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.

Lanketa


Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira.

Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko.

Hartzitu aurreko beratzea hotzean 5 orduetan.

Muztioa eta hondarrak 500 litroko kupelan hartzitzen da 23 egunez, 15 - 16°Ctan.

Hotz naturala erabilita egonkortzen da.

Iragazketa, bakarrik egonkortze tartarikoko prozesuetarako.

Ez zuen hartzidura malolaktikoa jasan eta haritza frantzezko kupelatan kontserbatzen da 9 hilabetez.

Klimatologia:


Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.

  • Euria: 854,1 litro
  • Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 7,41ºC, Gehieneko tenperatura 17,3ºC eta batezbesteko tenperatura 12,04ºC
  • Lurrazalaren batezbesteko tenperatura: 13,9ºC
Ficha completa del Ostatu Blanco Gran Reserva 2013 (PDF) << Itzuli Zentzudun Ardoetara

Otros vinos relacionados

Si te ha gustado Ostatu Tinto 2018 también te gustará probar:

Ostatu Crianza 2016

Ostatu Crianza 2017


Saber más
Ostatu Blanco 2018

Ostatu Blanco 2019


Saber más
Ostatu Blanco Gran Reserva 2013

Ostatu Blanco Gran Reserva 2013


Saber más

Ostatu Txokoa

Bat egin gure familiarekin!

Personas escuchando las explicaciones sobre el vino de Ostatu

Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.