Ostatu Blanco 2020
Zentzudun Ardoak
Egiten jakin. Biura eta malbasia bidezko ardo zuri gaztea, 30-80 urte bitarteko mahasti zaharretik eskuratua. Ardo freskoa eta fruta zaporekoa, izaera indartsua duena.
- Uzta: 2020
- Uztaren sailkapena: oso ona / bikaina
- Ekoizpena: 79.550 botila
Dastatze-oharrak
Kolore hits eta distiratsua, distira berdexkekin.
Fruta freskoen (sagar berdea) eta belar moztu berriaren lurrinak, barietatearen oso adierazpen fin eta dotorearekin. Oso freskoa eta orekatua ahoan, gantzatsu eta dimentsiodun, luzea. Zapore-oreka handia, frutaren bizitasuna eta berotasuna.
Mahastizaintza eta enologia
- Sáenz de Samaniego Familia
- 85% viura barietatea eta 15% malbasia
- 30 eta 80 urte bitarteko mahatsondoak.
- Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
- Baso-sistemako inausketa.
- Ekoizpena: 6.800 kg/ha
- Urteroko mahats-bilketa,, karga txikiko atoietan, iraliaren 16tik 22ra bitartean.
Mahastia eta orografia
Samaniego, Laguardia eta Lezako udalerrietan, 580 metroko altitudera, kokatutako mahasti zaharrenetako eremu garaietan hartutako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Lanketa:
Txorten gabetze eta zukutze mekanikoa. Ordu batzuetako beratzea tenperatura baxuan.
Muztioa eta hondarrak altzairu herdoilgaitzezko tanga batean hartzitzen da 24 egunez, 15-16°C-tara.
Hotz naturalezko egonkortzea.
Iragazketa, bakarrik egonkortze tartarikoko prozesuetarako.
Tangan kontserbatzen da botilaratu arte.
Klimatologia
Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.
- Euria: 677 litro
- Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 8,3ºC, Gehieneko tenperatura 15,7ºC eta batezbesteko tenperatura 11ºC
- Egun euritsuak: 109
- Izotz goizak: 22
- Lurzoruaren batezbesteko tenperatura: 14,45ºC
Beste ardoak
Ostatu Blanco 2020 gustatu bazaizu, ardo hauek begiztatu beharko zenituzke :
Ostatu Txokoa
Bat egin gure familiarekin!
Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.