Selección de Ostatu 2016
Ardo Bereziak
Tempranillo eta grazian mahatsekin eratutako ardoa, 60 urtetik gorako mahastietatik eskuratua eta Samaniegoko ekialdeen dagoen "Montecillo" izenez ezagutzen den zonaldean lekutuak, haizeak gehien eragiten duen gunean. 14 hilabetez upelean hazia eta 20 hilabetez botilan findua. Ardo horren ezaugarriak dire haren freskotasuna eta izaera.
- Uzta: 2016
- Uztaren sailkapena: ona
- Botilaratze-data: 2018ko irailaren 3a
- Ekoizpena: 16.042 botila, 75 cl. eta 510 magnum de 150 cl.
Mahastizaintza eta Enologia
- Sáenz de Samaniego Familia
- %92 tempranillo barietatea eta %8 graciano barietatea.
- Samaniegoko aireztatu eta ekialdean kokaturik dauden 60 urte baino gehiagoko mahatsondoak (Montecillo)
- Landare-dentsitatea: 3000 mahatsondo hektareako. Baso-sistemako inausketa
- Ekoizpena: 5.000 Kg/ha. Eskuzko mahats-bilketa 15 kg-ko kutxetan, urriaren 17etik 23ra bitartean
Mahastia eta orografia
“Montecillo” aldean, Samaniegoko ekialdean, 580 metroko altitudera, kokatutako gure mahasti zaharrenetako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak eta harkoskorrak bateratzen dira, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Lanketa
Mahastian aukeratzen eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira. Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko. Hartzitu aurreko beratzea hotzean. Alkohol-hartzidura haritzez egindako tanga txikian, 18 egunez eta, gehienez, 27°-ko tenperaturan.
Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-unearen arabera. Ekoizpenaren hartzidura malolaktikoa egiten da haritz frantsesaren zurezko upelean (%70 upela berrietan). 14 hilabeteko egonaldia upelean, berria eta ardo batekoa. Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.
Klimatologia
Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin. Muturreko aldeak negueta udara artean.
- Euria: 463 litro
- Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 8,14°C / Gehieneko tenperatura 18,37°C /batezbesteko tenperatura: 12,88°C
- Lurrazalaren batezbesteko tenperatura: 14,46ºC
Beste ardoak
Selección de Ostatu 2016 gustatu bazaizu, ardo hauek begiztatu beharko zenituzke :
Ostatu Txokoa
Bat egin gure familiarekin!
Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.