Escobal de Ostatu 2018


Ardo Bereziak

Marbella edo Escobal izenarekin ezagutzen den partzelatik hartutako mahatsekin eratua. Lursail horretan gure tempranillo onenen hautua aurki daiteke. Lursaila 1995ean landatu zen, 547 metroko garaieran eta hego-mendebaldera orientatuta. Landatze ekologikoko lehen partzela.

 
  • Uzta: 2018
  • Uztaren sailkapena: oso ona
  • Botilaratze-data: 2019ko udazkena
  • Ekoizpena: 10.195 botila
Erosi Escobal de Ostatu 2018

Dastatze-oharrak


Distira moredun pikota.

Usaimenean fruitu gorri eta beltz helduak, keinu zitriko arinak, lore-hostoak eta dena borobiltzen duen urrin balsamikoa dakarzkigu gogora. Fruta lurrin sendoa. Ahoan gozoa da, izaera handiarekin eta limurtzailea.

Mahastizaintza eta enologia


  • Sáenz de Samaniego familia.
  • 100% tempranillo barietatea.
  • 23 urteko mahatsondoa.
  • Landare-dentsitatea: 3.000 mahatsondo hektareako.
  • Inausketa Royat eta kordoi bikoitzekoa.
  • Ekoizpena: 6.500 kg/ha
  • Eskuzko mahats-bilketa karga txikiko atoietan, urriaren 1an.

Mahastia eta orografia


Marbella edo Escobal izeneko lursaileko mahatsak. Lursail hau 1995ean landatu zen, gure tempranillorik onenetako aukeraketa batekin eta Royat kordoi bikoitzeko inausketarekin. 547 metroko altueran eta arinki hegoekialdera begira. Labrantza ekologikoko gure lehenbiziko lursaila da 2010etik, ENEEK-en (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) egiaztapen ekologikodun labrantzarekin hasi ginenean. Ingurunearekin erabat errespetuzkoa den lan egiteko era inplantatu zen, gure beste lursailekin batera, heskai naturalen sorrera lagundu duena baita bertako faunaren sustapena ere.

Lurra karedun hare eta harri-koskor nahasketa da, buztin geruza bat du sakontasunean eta hare eta harri txikien geruza gainazalean.

Lanketa


Berehalako txorten-kentzea eta beratzea mahats osoen giro karboniko hotzean altzairu herdoilgaitzeko gordetegian.

Hartzidura alkoholikoa, erremontatze arinekin, 24ºko temperatura maximoan, 14 egunez.

Hartzidura malolaktikoa eta kontserbazioa haritz frantseseko tinan dagozkion trasiegoekin 2018ko Apirilan botilatu arte, aurretik iragazpen suabe bat egin ostean.

Klimatologia


Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin eta muturreko aldeak negu eta udara artean.

  • Euria: 734,8 litro
  • Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 8ºC, Gehieneko tenperatura 18,39ºC eta batezbesteko tenperatura 12,65ºC
  • Egun euritsuak: 149
  • Izotz goizak: 13
  • Lurzoruaren batezbesteko tenperatura: 13,72ºC
Ficha completa de Escobal de Ostatu (PDF) << Itzuli Ardo Berezietara

Otros vinos relacionados

Si te ha gustado Ostatu Tinto 2018 también te gustará probar:

Ostatu Crianza 2016

Ostatu Crianza 2017


Saber más
Ostatu Blanco 2018

Ostatu Blanco 2019


Saber más
Ostatu Blanco Gran Reserva 2013

Ostatu Blanco Gran Reserva 2013


Saber más

Ostatu Txokoa

Bat egin gure familiarekin!

Personas escuchando las explicaciones sobre el vino de Ostatu

Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.