Wine bar


Kopa bat ardo eskuan, gauzak beste era batera ikusten dira

Gure Wine Bar-ean arau hau zeureganatu ahalko duzu. Esertzera eta gure ardoez gozatzera gonbidatuta zaude.

 

Harriaren eta egurraren bidez tradizioa eta modernotasuna nahasten dituen bazter ireki honetara gonbidatzen zaitugu. Gune honetan gure ardoak edonoiz dasta ditzakezu, kopa bat edo botila bat hartuz, eta presarik gabe gozatu, sentitu eta bizi.

Barran gure flight dastaketez galdetu! Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea.

Personas tomando vino en el Patio de Ostatu

Patioa

Patioa familiako etxearen erdigunea da. Txoko ezin hobea kopa bat ardoz gozatzeko. Udaberria eta uda gure patioa ezagutzeko eta etxean zaudela sentitzeko dira.

Memoria Gela

Bazterrik bereziena. Magia sentitu ahalko duzu hemen. Gune honek upategiak Matarredo auzoko sakonuneekin eta antzinako mahastizaintza eta ardogintza tradizioarekin dituen loturaz hitz egiten digun giroa sortzen du. Atmosfera lasaia eta erosoa, non upategiko urtabe zaharrenen balioa nabarmentzen den.

Ostatu Memoria Gela
Ostatu Denda

Denda

Proba ezazu kopa bat ardo lasai-lasai. Gozatu eta erabaki ardo hori bizitza osoan zurekin egongo dela. Wine Bar-ean gure ardoak erosteko gune bat dago. Dasta itzazu eta aukeratu.

Gainera, zure etxera zuzenean bidaltzeko aukera eskaintzen dizugu. Ez itzazu soinean eraman: upategitik zure etxera zuzenean.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera:

08:00 - 17:00

Larunbatetan:

10:00 - 15:00

Igandeetan eta jaiegunetan:

Kontsultatu

Beste esperientziak

Mahasti Paregabeak dastaketa